XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laboraria eta Komunichgoa

Komunichtek erraiten dute: ez da behar etchalde handirik jabe bakhar baten meneko: langileen eta etchetiarren gostuz bizi da nausia, eremu zabaletan.

Ez da behar ere etchalde ttipirik: sobera gostatzen dira; eta tresna onenik ez dute emaiten. Lur guziak behar dira elgarretarat eratchiki, eta langile andana baten gemendio ezarri, gobernuko enplegatu bat gidari. Hola tresna berriak baliatzen ahalko dira.

Berdin aziendak eta oro moltchoan eman gogo dituzte, zindikat batean: zurgin, harotz eta bertze ofizialeak zindikatekoak litazke.

Enplegatuak kasu egiteko lukete ea laborariak ez duenetz bereaz gehiago atchikitzen, esneaz eta arroltzez bezenbatean.

Laborariak bana bertze zortzi orenen lana izanen du, hiriko langileak bezala; udan gehiago, neguan gutiago.

Behar orduan hiriko langileak ere igorriko diozkate laguntzerat, orenen adochteko gisan.

Hots! Laborariak ez du izanen beretzat ez lurrik, ez abererik, ez tresnarik. Esklabo izanen da.

Komunichtek diote hobe duela esklabo eta urus ezen-ez libro eta edi-miserian!

Ez dakit bada ea urus izan ditaken nehor, korda lepotik!

Nekazaria.